“ONSHORE POWER SUPPLY OPS” PROIEKTUA BILBOKO PORTUKO NASAK ELEKTRIFIKATZEKO

Bilboko Portuko Agintaritzaren BilbOPS proiektua inbertsio estrategiko bat da eta helburutzat dauka Edukiontzien, Gurutzaldien eta Ferryen nasak elektrifikatzea, gure OPS teknologia (onshore power supply) -cold ironing bezala ere ezaguna- zabalduz gure azpiegituran eta 11 konexio-puntu eskainiz.

Teknologia horretarako prestatuta dauden itsasontziek posible dute sare elektrikora konektatzea portuan geldirik dauden bitartean, euren diesel motor  osagarriak itzalita. Horrela ez da isurtzen berotegi efektuko gasik (CO2, nitrogenoa eta sufre dioxidoa), ez da sortzen bibrazio eta zaratarik, eta hori guztia onuragarria da ingurumenarentzat eta osasun publikoarentzat.

HELBURUAK ETA ONURAK

“Fit For 55” helburuak lortzea

BilbOPS proiektuari esker, Bilboko Portua hurbilago egongo da Europar Batasunaren “Fit For 55” helburuak betetzetik, Portuak isurtzen dituen berotegi efektuko gasak %40 gutxituko baitira.

Proiektu honen eta beste neurri osagarri batzuen bidez lortuko dugu Europar Batasunak 2030erako ezarri duen helburua, hots,  isuriak % 55 gutxitzea.

Bestalde, BilbOPS proiektuari esker jauzi kualitatibo bat egingo dugu Arku Atlantikoan, Bilboko Portuaren azpiegiturak egokituz eta zerbitzu berri bat eskainiz.

Hala, sare efektu bat sortzen lagunduko dugu, horrelako azpiegitura gehiago ezar daitezen Europako portu garrantzitsuenetan, eta itsas konpainiek inbertsioak egin ditzaten itsasontzietan, hala, prest egongo dira portuetako sarera konektatzeko.

Estatuko Portuak koordinatzen dituen “OPS Master Plan for Spanish Ports” Plan Zuzentzailearen barruan dago BilbOPS.

Onura garrantzitsuenak

Group-2

Planetarentzat:

  • %38,8 gutxitzea portuko CO2 isuriak
  • Guztira, 062 tona CO2 gutxiago isurtzea.

Pertsonentzat:

  • Isuriak (nitrogenoak, sufre dioxidoa), zaratak eta bibrazioak gutxitzea.
  • Bizi-baldintza hobeak 125.000 biztanlerentzat (inguruko herrietakoak: Getxo, Santurtzi eta Zierbena), 116.000 bidaiarirentzat eta portuko 10.000 langileentzat.

Profit:

  • OPS zerbitzua eskainiko zaie edukiontzi, ferry eta gurutzaldien nasetan urtean egiten diren 900dik gora eskalari.
  • Inbertsio publiko-pribatua:
    • 91 milioi eurotik gora (OPS eta berriztagarriak)
    • 188 milioi eurotik gora (erregai alternatiboak H2, LNG eta OPS)

AZALPEN TEKNIKOA

30MW-eko OPS gaitasuna 2025ean

Bilboko Portuak Lurreko Elektrizitate Hornikuntzarako (OPS) 30 MW gehituko dizkio bere potentzia instalatuari, eta zerbitzu hori eskaini ahal izango du 2025etik aurrera.

Horretarako:

  • Santurtziko Iberdrolaren azpi-estazio elektrikoa atonduko da 60 MW-raino.
  • Iberdrolaren sare elektrikoa portuko instalazioetara konektatuko da.
  • 50 eta 60 Hz-ko frekuentzia
  • Hiru banaketa-zentro instalatuko dira.
  • 11 OPS Konexio-puntu (tentsio ertain eta baxukoak)
  • 20 hargune, zerbitzu malgua emateko.
  • Urpeko kable bat (1,34 km)

Proiektua eskaeraren arabera aldatu eta eskalatu ahal izango da.

ELEKTRIZITATEA ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Modu jasangarrian sortutako elektrizitatea

Energia berriztagarrien 30 MW-eko Hub honek energia berdea sortzeko zenbait metodo erabiliko ditu 2027rako.

  • 20 MW-eko planta eoliko bat (Energías Renovables del Abra) dago 2006tik.

  • Planta fotovoltaiko bat egingo da lau kontradikeetan (* MZ-ko potentzia).

  • Olatuen energia aprobetxatzeko prototipo berritzaile bat, posible egingo duena olatuen energia planta bat sortzea Portuaren azpiegitura aprobetxatuz (12 MW).

BilbOPS proiektuarekin batera, abian daude Petronor/Repsol enpresaren Gasinera LNG ekimena, Hidrogeno Lantegi bat eta E-fuels, denak ere elkar osagarriak eta erregai alternatiboen arloan hainbat aukera eta zerbitzu eskainiko dizkietenak itsas konpainiei. Hala, Bilboko Portua abangoardian kokatuko da EBk ezarritako helburuak betetzeko bidean.

LIVING LAB

BilbOPSek berrikuntza bultzatuko du

BilbOPS bezalako trakzio-proiektu batek bultzada bat ematen dio gure berrikuntzako ekosistemari konponbide berriak sortzeko eta OPS zerbitzua hobetzeko.

Teknologia berritzaile aplikagarrien garapena:

  • Energia-kable super-eroaleak.
  • Olatuen energia aprobetxatzeko teknologia.
  • Bigarren bizitzako bateriak.

Bilbo Portlab-ek garatutako Living-lab bat sortuko da, 20 bat startup lotuko dituena proiektu honetara lau urtean. 

Lankidetza beste ekosistema berritzaile batzuekin:

  • Hidrogenoaren euskal korridorea.
  • MOVIN On, Michelín Fundazioarena.
  • BAT (Biscay Accelerator Tower).

BilbOPS Forum

Foro kolaboratiboa OPS teknologian aurreratzeko

Bilboko Portua bezala, Europako Korridore Atlantikoko portu garrantzitsuenak ere hainbat ekintza bultzatzen ari dira itsas garraioaren kanpo-kostuak murrizteko.  Energia-iturri garbiagoen aldeko apustua egiteaz gain, “Onshore Power Supply” edo nasatik itsasontzietarako elektrizitate-hornikuntzak inpaktu handia izan dezake berotegi efektuko gas isuriak eta zaratak murrizteko.

Inbertsioak eginez itsas korridore edo ibilbide bat osatzen duten portuetako instalazioetan, itsas konpainiek ere azkarrago egokituko dituzte euren itsasontziak.

Testuinguru horretan, eta Bilboko Portuko nasak elektrifikatzeko behar den azpiegitura definitu beharrez, lanean aritu gara Europako beste portu batzuekin, Bilboko Portua erabiltzen duten itsas konpainiekin, sektoreko elkarte garrantzitsuenekin eta beste interes-talde batzuekin. Proiektua zehaztu ostean, Europan aurkeztu dugun proposamenak babes handia jaso du 34 babes-gutunen bidez.

Harreman-sare horretatik sortu da BilbOPS Forum, urtero egingo den ekitaldi bat jardunbide egokiak, konponbide berritzaileak, zerbitzu ereduak etab. partekatzeko eta lankidetzako proiektu honi jarraipena emateko.

HARREMANA

Informazio gehiagorako, jarri gurekin harremanetan: